Itxi

telebista

Gehien espero den zozketa

"Conquis"eko ekipamendu osoa lortu lehiakide gogokoenaren alde bozkatuz

EITB Media

Opari potoloak Luxon jaka, Cold Conquer kirol-jertsea, Beluga bisera eta lau kamiseta (likra, mauka motza, luzea eta tiranteduna) barne hartzen ditu. Taila eta kolorea aukeratu ditzazkezu!

  • "Conquis"

    "Conquis"

Konkistatzailea sentitu Conquis Ternuako ekipamendu ofiziala jantziz! Lehiakide gogokoenaren egunean, uztailaren 7an, "Conquis"eko ekipamendu osoa zozkatuko dugu lehiakide gogokoenaren alde bozkatu dutenen artean. Ternua irabazlearekin harremanetan jarriko da eta irabazleak bere taila eta gustuko kolorea aukeratu ahal izango ditu. Opari potoloak Luxon jaka, Cold Conquer kirol-jertsea, Beluga bisera eta lau kamiseta (likra, mauka motza, luzea eta tiranteduna) barne hartzen ditu.

Nola bozkatu zure lehiakide gogokoenaren alde?

"El Conquistador del Caribe" saioaren jarraitzaileek lehiakide gogokoenaren alde bozkatzeko aukera dute. Gogoratu oso garrantzitsua dela botoa emateko prozesua bukatzea norberak emandako helbide elektronikora bidalitako mezuan jasotako jarraibideak beteta.

Lehiakide gogokoena saioaren webgunean hautatu behar da, eitb.eus atarian, FAVORITO atalean. Bozkatzeko modua oso erraza da. Hautagaietako bat aukeratu, horren argazkiaren azpian dagoen VOTAR botoiaren gainean klik egin eta formularioa bete. Ondoren, mezu elektronikoa jasoko duzu formularioan zehaztu duzun helbide elektronikoan, eta botoa konfirmatu behar duzu bertan, botoa markagailura igo eta sarien zozketan parte hartu ahal izateko.

Ikusleen lehiakide gogokoenaren gala berezian ezagutuko dugu azken emaitza. Lehiakide gogokoenak 5.000 euroko saria eskuratuko du.