Itxi

telebista

00:25ean

Marvin Hagler boxeolariaren borrokaldirik aipagarrienak, gaur gauean, "Boxeo Izarrak"en

EITB MEDIA

Bereziki, bi neurketa eskainiko dira ostiral honetan: Vito Antuofermoren aurka jokatu zuen lehen munduko txapelketa, eta Alan Minter britainiarraren aurka egindakoa.

  • Boxeo eskularruak

    Boxeo eskularruak. Irudia: EITB Media

Gaur gauean hasita, hiru astetan, Marvin Hagler izango da "Boxeo Izarrak" saioko emanaldien ardatza. Boxeolari amerikar hau pisu ertainean historia guztian izan den onenetarikoa da eta aurten hil da. Hori dela eta, bere borrokaldirik aipagarrienak bilduko ditu saioak.

Oraingo honetan, bi norgehiagoka izango dira nagusi: Vito Antuofermoren aurka jokatu zuen lehen munduko txapelketa, eta ondoren, Alan Minter britainiarraren aurka egin zuen bigarrena.

"Boxeo Izarrak" gauean izango dugu ikusgai, 00:25ean, ETB1en.