Publizitatea
Itxi

2021/07/18

09:18

telebista

Kirolak

Arrauna, pilota eta txirrindularitza, zuzenean, asteburuan

EITB Media

Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldia, Masters CaixaBank torneoko partida Irundik eta Frantziako Tourreko azken etapa izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

0:25
Estropadak asteburuero, EITBn
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zuzeneko hainbat kirol emankizun izango ditugu asteburuan ETB1en eta eitb.eus-en. 

Hasteko, txirrindularitza izango dugu. Frantziako Tourreko azken etapa izango dugu ikusgai: gaur, igandea, Chatoun hasi eta Parisera iritsiko direna, 17:30ean ETB4n hasi eta 18:00etan ETB1en jarraituz. 

Arraunari dagokionez, Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldia izango dugu gaur: 11:30ean, Getxoko Ikurrina. 

Azkenik, CaixaBank Masterseko Altuna III-Aranguren / Ezkurdia-Imaz pilota norgehiagoka eskainiko da gaur, zuzenean, Irundik. 17:00etan hasiko den emankizuna Victor-Bikuña / Agirre-Aretxabaleta partidarekin osatuko da. Bigarren neurketa ETB4n eskainiko da. 

Asteburuko kirol eskaintza herri kirolekin osatuko da: 15:45ean, sokatirako 560 kiloko finalak.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;