Publizitatea
Itxi

2021/07/22

08:28

telebista

22:30ean

'Brimstone. La hija del predicador' filma, gaur gauean, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Iraganetik ihesi doan ama gazte batek oztopoak topatuko ditu bidean, Herrira iritsi berri den predikari maltzur baten jazarpena jasaten baitu.

0:24
Escena de la película 'Brimstone. La hija del predicador'
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brimstone. La hija del predicador filmak Liz izeneko ama gazte baten istorioa du ardatz. Bere iraganetik ihesi egin nahi du protagonistak, baina bidean oztopo larri batekin egingo du topo. Izan ere, bera bizi den herrira iritsi berri den predikari obsesibo maltzur baten jazarpena jasaten du.

Martin Koolhoven zuzendariaren gidaritzapean filmatutako istorio hau Wester gordinaren eta thriller psikologikoaren artean kokatzen da. Dakota Fanning, Kit Harington, Carice van Houten eta Guy Pearce aktoreek ematen diete ahotsa pertsonaia printzipalei.

Ez galdu, Brimstone. La hija del predicador filma, gaur, gaueko 22:30ean,  ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;