Publizitatea
Itxi

2021/07/26

11:49

telebista

EITB Media

Parte-hartze arrakastatsua izan dute "El Conquistador" saioko castingek

EITB Media

Aurrez aurreko elkarrizketak eta Internet bidezko bideocastingak batuta, guztira 1500 pertsona inguru aurkeztu dira telebistako realityrik gogorrenaren 18. edizioan parte hartzeko.

1:8
Bilboko castingaren une bat. (EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia)
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

1500 pertsona inguru aurkeztu dira "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren castingetara, realityaren arrakastak bultzatuta eta telebistako abentura gogorrenean parte hartzeko gogoz. Hala ere, horien guztien artean, 30 hautagai inguruk lortuko dute bakarrik muturreko esperientzia honetarako bidaia-txartela

Aurrez aurreko castingak ostiral honetan (uztailak 23) amaituko dira. 1200 hautagai baino gehiago bildu dira azken bi asteetan Iruñean, Donostian, Gazteizen eta Bilbon egindako probetan. Aldez aurreko hitzorduarekin eta covid-19ari aurre egiteko segurtasun- eta prebentzio-neurri zorrotzekin burutu dira.

'El Conquistador' saioaren 18. ediziorako casting-a. EITB Media

'El Conquistador' saioaren 18. ediziorako casting-a. EITB Media

 

Hori dela eta, antolatzaileek bideocastingak bidaltzeko aukera eskaini dute aurten ere, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren webgunearen bitartez. Guztira, 360 bideo jaso dira, horietako batzuk oso ikusgarri eta landuak. 

'El Conquistador' saioaren 18. ediziorako casting-a. EITB Media

'El Conquistador' saioaren 18. ediziorako casting-a. EITB Media

Bideocasting bidez parte hartzeko aukerak indarra hartu du pandemia hasi zenetik. Hain zuzen ere, azken edizioko zenbait lehiakidek modu honetara lortu zuten saioan parte hartzeko txartela: horien artean, Andreak, Undak, Duquek eta Leire Basañezek. 

Hautagaien profila eta ezaugarriak 

Zalantzarik gabe, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren audientzia datu bikainek zerikusi handia izan dute castingen arrakastarekin. Edizio osoan zehar realitya liderra izan da astelehen gauetan eta audientzia-marka guztiak gainditu ditu, fenomeno sozial bilakatuta. 

"El Conquis"ek izan duen arrakastak eragina izan du ez soilik parte hartzaile kopuruan, baita haien ezaugarrietan ere. 

18 eta 25 urte bitarteko gazteak dira oraindik ere ohiko hautagaiak. Gehienek umetatik jarraitu dute programa familiarekin batera, eta euren bizitzaren parte izan den abentura honetako protagonista izan nahi dute. 

Bestalde, aurten emakumeen parte-hartzeak gora egin du. Nahia azken irabazlearen eta talde berdearen efektuak bultzatuta, neska askok hartu dute parte hautaketa prozesuetan, "Konkistatzaile" bihurtzeko gaitasuna dutela erakusteko asmoarekin. Gainera, aurkeztu diren emakumeen maila altua eta motibazioa azpimarratu dute antolatzaileek. 

'El Conquistador' saioaren 18. ediziorako casting-a. EITB Media

'El Conquistador' saioaren 18. ediziorako casting-a. EITB Media

Gazteak nagusi izan arren, helduagoak diren hautagaien goranzko joera nabarmena da.  50 eta baita 60 urte baino gehiagoko emakume zein gizonek hartu dute parte probetan, gazteek bezain besteko energia eta motibazioa dutela erakutsiz. 

Halaber, pertsona asko Euskaditik eta Nafarroatik kanpo etorri dira. ETB2ko realityak gero eta oihartzun handiagoa du gure lurraldetik kanpo sare sozialei esker eta EITB Mediaren plataforma digitaletan saioa ikusteko aukera dagoelako. Aurten, besteak beste, Madril, Zamora, Granada, Cadiz edo Tenerifeko partaideak izan dituzte, aurreko edizioetako lehiakideak bezain zailduak edo gehiago direla erakustera etorri direnak. 

Saioaren arduradunek, gainera, azaldu dute profil bete-beteko hautagaiak aurkeztu direla abenturaren erronka gogorrei aurre egiteko. "El Conquistador"en egin ohi dituzten probetarako prestatuta eta ondo entrenatuta dauden pertsonak dira, euren potentziala erakusteko gogo biziz. 

'El Conquistador' saioaren 18. ediziorako casting-a. EITB Media

'El Conquistador' saioaren 18. ediziorako casting-a. EITB Media

Hala ere, arduradunek behin eta berriz esan dute gaitasun fisikoak izatea abantaila dela dirudien arren, beste ezaugarri batzuk ere kontuan izaten dituztela. Abenturako baldintza gogorrei aurre egiteko indartsu egon beharra dago bai fisikoki eta baita psikologikoki ere. Edizio ezberdinetan ikusi ahal izan dugun bezala, estrategia bat jarraitzeak lehiakide asko eraman ditu finalera.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;