telebista
Kirolak
Arrauna, esku pilota, txirrindularitza eta zesta punta, asteburuan, zuzenean, EITBn
EITB Media
CaixaBank Bandera Castro Urdialesetik eta Euskotren Bandera eta El Correo Ikurrina Lekeitiotik; Euskal Herriko Eskuzko Herriarteko Txapelketa Zumarragatik eta CaixaBank Masterseko partida Laudiotik; Ordiziako Sari Nagusia eta Gernika Jai Alai Grand Slam-eko jaialdia .
-
Hainbat kirol emanaldi izango ditugu asteburuan ETB1en eta eitb.eus-en. Argazkia: EITB Media
Kirol eskaintza betea izango dugu asteburu honetan ETB1en eta eitb.eus-en. Aizkolariak, arrauna, esku pilota, txirrindularitza eta zesta punta izango ditugu.
Ohi denez, bi arraun emanaldi izango ditugu: larunbat arratsaldean (17:30ean), Castro Urdialesetik, CaixaBank Bandera eskainiko da; igande goizean (11:30ean), berriz, Euskotren Bandera jokatuko dute emakumezko traineruek eta El Correo Ikurrina gizonezkoek Lekeition.
Esku pilotari dagokionez, igande goizean, 11:00etan (ETB4n), Euskal Herriko Eskuzko Herriarteko Txapelketako finalerdiak eskainiko dira Zumarragatik, eta arratsaldean, 17:00etan, Laudioko pilota jaialdia. Bengoetxea VI-Salaverri II / Victor-Untoria partida jokatuko da lehendabizi eta CaixaBank Masterseko Olaizola II-Bikuña / Peña II-Rezusta ondoren.
Larunbatean, 22:30ean, zesta puntako Gernika Jai Alai Grand Slam txapelketako jaialdia izango dugu ikusgai Gernika-Lumotik: Barandika-Lopez / Goikoetxea-Etcheto eta Beaskoetxea-Del Rio / Hormaetxea-Zabala. Eta igandean jokatuko den Ordiziako Sari Nagusia txirrindularitza proba zuzenean jarraitu ahal izango dugu eitb.eus-en streaming bidez 09:45etik aurrera. 23:20ean, ETB1en, laburpena eskainiko da.
Herri kirolekin osatuko da asteburuko eskaintza. Aizkolarien Urrezko Kopako finalerdietan gertatutakoak bilduko dituzte igandean, 15:55ean.