telebista
Audientzia
Harrera bikaina izan du Austriako Carintiari eskainitako "Vascos por el Mundo" saioak
EITB Media
Saioak % 12,6ko audientzia-zatia eta 210.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
-
Austriako Carintia eskualde menditsuan egon da "Vascos Por el Mundo".
Igandeko "Vascos por el Mundo" saioa bere ordutegian lider izan da % 12,6ko audientzia-zatiarekin. Austriako Carintia eskualdean bizi diren euskaldunen inguruko atalak 210.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Carintian, alpeetako mendilerro ikaragarriaz inguratuta, Arantzazu Fuentes kazetariak lau euskaldun izan ditu gidari: Jon Azurza, Maria Villarejo, Raúl Palomino eta Eider Urrutia. Besteak beste, Wörthersee eta Weissensee lakuak, luxuzko Velden hiria eta Villach, gure euskaldun protagonistak hartu dituen hiria, ezagutu ditu.