Itxi

telebista

22:15ean

'El exótico Hotel Marigold' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB MEDIA

Adineko zazpi ingelesek atseden hartzeko egoitza baketsu eta dotore baten bila bidaiatuko dute, eta uste zutena baino okerragoa den leku bat aurkituko dute.

  • 'El exotico Hotel Marigold' filmaren fotograma

    'El exotico Hotel Marigold' filmaren fotograma

El exótico Hotel Marigold (2011) komedia dramatikoa izango da ikusgai gaur gauean ETB2n. John Maddenek zuzendutako filma da, eta Judi Dench, Bill Nighy, Maggie Smith, Tom Wilkinson, Celia Imrie, Ronald Pickup, Penelope Wilton, Dev Patel eta Tina Desai dira protagonistak.

Marigold hotela Ingalaterrako goi klaseko erretiratuen itxaropenak betetzeko sortu dute. Indian dago, eta erretiratu dirudunek imajina ditzaketen erosotasun eta luxu guztiak ditu. Iragarkiak hori esaten du behintzat... Horietako zazpik atseden hartzeko egoitza baketsu eta dotore baten bila bidaiatuko dute, eta uste baino okerragoa den leku bat aurkituko dute. Bakoitza arrazoi batengatik iritsiko da, baina denek euren adinari desafio egingo diote ustekabeko abentura eta erromantzeetan parte hartuz.

Horien artean, hauek ditugu: Evelyn (Judi Dench) dugu, bere egoera ekonomikorik onena pasatzen ari ez dena; Graham (Tom Wilkinson), Auzitegi Goreneko epaile izandakoa; Douglas eta Jean (Bill Nighy eta Penelope Wilton), etengabe eztabaidatzen ari diren senar-emazteak; eta Norman (Ronald Pickup), Madge (Celia Imrie) eta Muriel (Maggie Smith), India nazkatzen duena eta bertatik lehenbailehen joan nahi duena. Hoteleko jabeak, Sonny Kapoorrek (Dev Patel), engainatu dituelako daude denak hor. Egonaldiaz gozatzeko gai izango dira?

El exótico hotel Marigold filma "Cine Éxito" tartearen barruan izango da ikusgai, gaur, 22:15ean, ETB2n.