telebista
22:30ean
"La Noche De... Enjambre", gaur, ETB2n
EITB MEDIA
Félix Linaresek Keely Shayne Smith-Pierce Brosnan bikoteaz hitz egingo du; Dominikar Errepublikako hondartzetara joango da eta Esther Williamsek izandako istripu baten berri emango du.
-
'Enjambre' filmaren irudia
Gaur gauean, Enjambre, filma eskainiko du ETB2ko saioak. Felix Linaresek gidatzen duen saioan, Mireia Gabilondo zuzendariari buruz hitz egingo dute, eta baita Naiara Arnedo, Itziar Atienza, Sara Cózar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Leire Ruiz antzeezleei buruz. Antzerki lan batean oinarrituta dago filma, eta aktore berdinek hartzen dute parte.
Bigarren atalak La pareja más guapa del mundo du izenburu, eta Keely Shayne Smith kazetari, aktore eta modeloa eta Pierce Brosnan aktorea ditu protagonista nagusi.
Gainera, Donde el cine nos llevó atalak Dominikar Errepublikako hondartza bikainetara eramango gaitu oraingoan. Tiempo, M. Night Shyamalan zuzendariak estreinatu berri duen thriller psikologikoaren bitartez ezagutuko ditugu paraje ederrok. Samaná penintsulako El Valle hondartzan filmatu zuten pelikula.
Eta azkenik, Crónica de sucesos tartean, Esther Williams ospetsuak, igerilari bikaina izan arren, uretan izan zuen istripuaz berba egingo dute.
"La Noche De... Enjambre" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.