Itxi

telebista

Audientziak

Dani Álvarezen "El día de mañana" saioa, asteazken gauean audientzia-buru

EITB Media

Joaquín Achúcarro piano-jotzaileari buruzko atalak % 10,9ko audientzia-zatia eskuratu zuen.

  • Joaquín Achúcarro eta Dani Álvarez "El Día de Mañana" saioan.

    Joaquín Achúcarro eta Dani Álvarez "El Día de Mañana" saioan.

"El día de mañana" saioa asteazken gauean audientzia-buru izan zen, % 10,9ko audientzia-zatiarekin. Dani Álvarez kazetaria Joaquín Achúcarro piano-jotzaile euskaldun ospetsuarekin aritu zen eta emanaldiak 135 000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Dani Alvarezek zuzendu eta aurkezten duen saioak audientziaren harrera bikaina izan du uztaila hasieran estreinatu zenetik. Denboraldian, bataz beste, % 11,1eko audientzia-zatia eta 176 000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu.