Itxi

telebista

22:30ean

'Un verano en Ibiza' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB Media

Aurretik, Maureen O'Hara aktorea izango dute hizpide, haren jaiotzaren 101. urteurrenaren harira. Úrsula Corberó eta Chino Darín antzezleak ere izango dituzte mintzagai, eta Italiara egingo dute bidaia.

  • 'Un verano en Ibiza' pelikularen fotograma bat

    'Un verano en Ibiza' pelikularen fotograma bat

Un verano en Ibiza (Ibiza, 2019) frantziar komedia estreinatuko du gaur "La Noche De…" zinema saioak. Arnaud Lemort da lanaren zuzendaria, eta Christian Clavier, Mathilde Seigner eta Leopold Buchsbaum, berriz, aktore nagusiak.

Philippe dugu pelikularen protagonista, 60 bat urteko podologo dibortziatua. Neska-lagun berriarekin eta haren seme-alabekin Ibizara egingo du bidaia, oporretan; baina ez dira, inolaz ere, espero zituen familia giroko oporrak izango.

Filmaren estreinaldiaren aurretik, Felix Linaresen tartean, Úrsula Corberó eta Chino Darín antzezleak izango dituzte mintzagai, La pareja más guapa del mundo izeneko atalean. Donde el cine nos llevó izenekoan, berriz, Italiara egingo dute bidaia, besteak beste Made in Italy bezalako lanetan ikusgai ditugun paraje ederretara. Horrez gain, Maureen O'Hara emakumezko aktorea gogoratuko dute, haren jaiotzaren 101. urteurrenaren harira.

"La Noche De... Un verano en Ibiza" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.