telebista
22:15ean
'El Tiempo Mata' telesail arrakastatsuaren amaiera, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Telesailaren lehen lau atalen emanaldiak larunbateko ordutegi nagusian lidergoa lortu zuten aurreko astean, % 10,5eko audientzia-zatia.
-
'El tiempo mata' telesailaren irudia.
Larunbat honetan, abuztuak 28, ETB2k El Tiempo Mata telesail arrakastatsuaren amaiera eskainiko du, 22:15etik aurrera. Lehen lau atalen emanaldiak aurreko larunbateko ordutegi nagusian liderrak izan ziren % 10,5eko audientzia-zatiarekin. Halaber, telesailak 85 000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Corsica uharteko paraje ederretan girotutako ekoizpen frantziarra Michel Bussi idazlearen izen bereko best-sellerean oinarrituta dago eta hiru belaunaldietako emakumeen saga jarraitzen du.
Clotildek 16 urte zituenean, haren gurasoak eta nebak istripu larri batean hil ziren. Bihotza hautsita, Corsica atzean utzi eta uhartera inoiz itzuliko ez zela zin egin zuen. 25 urte beranduago, adiskide zahar baten deiak itzultzera behartuko du haren senarra eta 16 urte bete berri dituen bere alabarekin. Uhartera iristean ustez istripuan hildako bere amaren eskutitz bat jasoko du.
Claude-Michel Rome zuzendariak gidatuta, Mathilde Seigner, Caterina Murino, Janifer Bartoli eta Gergory Fitoussi aktoreek osatzen dute aktore zerrenda.