telebista
22:30ean
'La batalla por Sebastopol' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Lyudmila Pavlichanko frankotiratzaile errusiarrak Bigarren Mundu Gerran izandako paperean oinarritutako filma da. 309 soldadu nazi hil omen zituen Sebastopolgo setioan.
-
Yuliya Peresild 'La batalla por Sebastopol' filmaren fotograma batean
La batalla por Sebastopol (Bitca za Sevastopol, 2015) filma eskainiko du gaur gauean ETB2k. Sergey Mokritskiyren gidaritzapean, film honetan, besteak beste, Yuliya Peresild, Yevgeni Tsyganov, Joan Blackham, Anatoliy Kot, Oleg Vasilkov eta Nikita Tarasov aktoreen lana ikus daiteke.
Bigarren Mundu Gerrari buruzko film autobiografiko honek Lyudmila Pavlichankoren istorioa kontatzen du. Gerra piztu zenean, 1941ean, armadan izena eman zuen Lyudmila izeneko ikasle errusiar batek. Laster ohartu ziren guztiak frankotiratzaile aparta zela, eta Alemaniako nazien goi-kargudunek hura hiltzea agindu zuten. Bitartean, Lyudmila Pavlichanko maitemindu egin zen.
Ez ezazu galdu La batalla por Sebastopol filma, gaur, 22:30ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai urriaren 8ra arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.