Itxi

telebista

22:15ean

'La mano del mal' telesailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EITB MEDIA

Thomas Schaffner abokatuak Follet defendatuko du, neska gazte bat basatiki hil duen hiltzailea. Ez daki, ordea, gero bere emaztearekin hartuko duela.

  • 'La mano del mal' telesailaren irudi bat

    'La mano del mal' telesailaren irudi bat

La mano del mal (La main du mal, 2016) Pierre Akninek zuzendutako telesail frantziarra da, eta Gregory Fitoussi, Melanie Doutey, Joey Starr eta François Berleand ditu protagonista, besteak beste.

Thomas Schaffner abokatu bikaina da, eta mundu guztiak defendatua izateko eskubidea duela uste du. Filosofia hau erabiliz, Follet defendatzea erabakitzen du, neska gazte bat basatiki hil duen hiltzailea. Prozesua irabazten du, Follet aske uzten dute, baina Thomasek ez dio eskua ematen, hori da bere bezeroaren sadismoarekiko sentitzen duen gaitzespena... Minduta, azken honek Thomasen emaztearekin hartzea erabakitzen du.

Gaur gauean, 22:15 aldera, ETB2k telesaila osatzen duten bi kapituluak eskainiko ditu, bakoitza 90 minututakoa. Ez galdu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema