Itxi

2021/09/20

01:02

telebista

Gaueko ''Teleberri'' eta gero

Arantza Ruizek Maixabel Lasa elkarrizketatuko du "12 Minutos", gaur gauean, saio berrian

EITB Media

Tarte berri honetan, gizarte, politika eta ekonomia arloko pertsona garrantzitsuekin hitz egingo du EITB Mediako Albistegietako zuzendariak.

  • Arantza Ruiz EITB Mediako albistegietako zuzendaria

    Arantza Ruiz EITBko albistegietako zuzendaria. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arantza Ruizek Maixabel Lasa elkarrizketatuko, du gaur, "12 Minutos" saio berrian. "12 Minutos", saioaren izenburua ez ezik, Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak arlo sozial, politiko eta ekonomikoko pertsona nabarmenekin partekatuko duen solasaldiaren denbora tartea izango da.

Tarte berri hau ETB2n eta eitb.eus-en eskainiko da gaueko "Teleberri" albistegiaren ondoren. Lehen atalean, Arantza Ruizek Maixabel Lasa elkarrizketatuko du, Itziar Bollaínek zuzendu eta Blanca Portillo protagonista duen Maixabel filma Zinemaldian estreinatu ondoren. ETAk Juan Mari Jauregui senarra hil eta 21 urtera, Maixabelek bere barrua askatuko du elkarrizketa honetan. Zorigaiztoko egunari buruzko xehetasunak emango ditu, eta nola urte asko geroago erantzun asko aurkitu dituen eta zalantza ugari argitu dituen azalduko du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;