telebista
22:20ean
Austin, gaur gauean, "Vascos Por El Mundo" saioan
EITB Media
Jon, Judit, Maite, Ruben, Maria eta Aritza euskaldunek gidatuta ezagutuko ditu Pedro Mardones kazetariak Texaseko hiriburuaren bitxikeriak.
-
Pedro Mardones kazetaria Austinen.
Igande honetako "Vascos Por El Mundo" saioan Pedro Mardones kazetariak eta Pablo Perandrés kamerak Austin, Texaseko hiriburua, bisitatuko dute. Bertan bizi diren Jon, Judit, Maite, Ruben, Maria eta Aritza euskaldunek gidatuta ezagutuko dituzte hiri honen bitxikeri guztiak.
Austin hiri ezezaguna da gehienentzat, eta oso berezia. Gainera, bertoko bizilagunek hiriaren berezitasun hori irmoki defendatzen dute Kaliforniako enpresa teknologiko erraldoien etorreraren aurrean. Hiriko bitxikerien artean, dena da handiagoa Texasen (Everything is bigger in Texas).
Neurri handienen guiness errekorrak alde batera utzita, Austin zuzeneko musikaren hiriburua da, eta egunero ehunka kontzertu eskaintzen dira hiriko kale eta lokaletan.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:20etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.