Itxi

2021/09/24

06:36

telebista

22:15ean

'Salvajes' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Neskalaguna partekatzen duten bi lagun droga-trafikoan aritzen dira, eta Mexikoko kartel batek neska bahituko du diruaren truke.

  • 'Salvajes' filmaren fotograma

    'Salvajes' filmaren fotograma

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Salvajes (Savages, 2012) filma izango da ikusgai, ostiral gauean, ETB2n. Don Winslowren eleberrian oinarrituta, Oliver Stonek eraman zuen drogei eta bahiketei buruzko thriller hau zinemara. Protagonistak, besteak beste, hauek dira: Taylor Kitsch, Blake Lively, John Travolta, Salma Hayek, Aaron Taylor-Johnson, Emile Hirsch eta Benicio del Toro.

Neskalaguna partekatzen duten Laguna Beacheko bi lagun droga-trafikoan aritzen dira. Mexikoko kartel batek neska bahituko du, eta azken bost urteetan irabazitako diru guztia eskatuko die erreskate gisa. Gazteak ordaintzeko prest agertuko dira, baina, aldi berean, neska erreskatatu eta bahitzaileez mendekatzeko plan bat asmatuko dute.

Ez ezazu galdu, Salvajes filma, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;