telebista
22:30ean
'Goldeneye' filma, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Pierce Brosnan aktoreak James Bonden papera egin zuen lehen aldiz film arrakastatsu honetan.
-
'Goldeneye' filmaren fotograma
ETB2k GoldenEye (1995) filma eskainiko du gaur, 22:30etik aurrera. Martin Campbell da zuzendaria, eta honako hauek daude aktore nagusien artean: Pierce Brosnan, Sean Bean, Izabella Scorupco, Famke Janssen eta Judi Dench.
Oporretan dagoela, James Bond agente sekretuak Xenia Onatopp emakume eder eta hiltzailea ezagutu du, helikoptero berri baten planoak lapurtzeko asmoz dabilelarik. Bitartean, Ourumov jeneralak GoldenEyea —inpultsu nuklearren bidez edozein sistema elektriko desgaitzeko ahalmena duen espazio-arma ultrasekretua— eskuratzeko egitasmoaren barnean egindako eraso baten ondorioz, Natalya Siminova errusiar armadako programatzailea bere taldetik bizirik ateratzen den kide bakarra da. Bondek Natalyarekin elkarlanean arituz, lapurreta horren atzean zein gaizkile ezkutatzen diren argituko du.
GoldenEye gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.