telebista
22:30ean
Gure lurraren etorkizuna hizpide, gaur gauean, "El Cambio" saioan
EITB Media
Àngels Barceló kazetariak larrialdi klimatikoaren eraginak aztertuko ditu gure lurraldearen barnealdean, bereziki, nekazaritzako lurrei dagokienez.
-
Àngels Barceló kazetaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, ETB2k eta eitb.eus-ek "El Cambio" Àngels Barceló kazetariak aurkeztutako larrialdi klimatikoaren eraginei buruzko dokumental sailaren bigarren atala eskainiko dute, 22:30etik aurrera.
El futuro de nuestra tierra izenarekin, bigarren atal honek gure lurraldearen barnealdean biziko diren ondorio ezberdinak aztertuko ditu, batez ere, laborantza lurrek sufrituko dituzten eraginei dagokienez. Aldaketa klimatikoak nekazaritzan eragina izango du? Desagertuko al dira Euskadiko zuhaitz espezieetako batzuk? Gure abeltzaintza jarduera ere murriztu egingo da? Tenperaturaren igoerak mahastien laborantzan eragin zuzena izan dezake?
Euskadiko eta Nafarroako nekazari, abeltzain, erlezain eta adituek gure lurraren etorkizunean eragina izango duten gaur egungo aldaketak ulertzeko gakoak emango dituzte. Gainera, saioak animazio ezberdinak sortuko ditu etorkizuneko egoera eta ondorio horiek hobeto azaltzeko.
Ondoren, "Natura Bizia"aren bigarren atala
"El Cambio" saioaren emanaldiaren ondoren, euskal biodibertsitatea hizpide duen "Natura Bizia" dokumental saila izango da ikusgai, Alberto Iñurrategik aurkeztuta. Gaur gauean, euskal kostaldeko uretan barrena murgilduko da eta gure itsas ekosistemaren egoera eta bioaniztasuna aztertuko ditu hainbat adituren laguntzarekin.