Itxi

telebista

22:15ean

Montreal, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Joana Etxabe kazetariak bertan bizi diren Estibaliz, Nerea, Koldo eta Marta euskaldunekin ezagutuko du Kanadako hiria.

  • Joana Etxabe kazetaria Montrealen.

    Joana Etxabe kazetaria Montrealen.

Montreal Kanadako erdigune komertzial eta industriala da eta herrialdeko bigarren hiririk jendetsuena. Gaur, "Vascos por el Mundo" saioan, Joana Etxabe kazetariak eta Santiago Roldán kamerak hiriko bizimodua eta inguruko parajeak ezagutuko dituzte, bertan bizi diren Estibaliz, Nerea, Koldo eta Marta euskaldunekin.

Hiriko auzoen artean, Vieux Monterealen kokatzen da hirigune historikoa. Plateau auzo bohemioa da eta muralez beterik dago, urteroko kaleko arte jaialdia bertan ospatzen delako. Downtown auzoa, ordea, etxe orratz eta eraikin altuez beterik dago.

Hiria laku ikusgarriez inguratuta dago. Bertan mota guztietako ekintza eta kirol akuatikoak egin daitezke eta neguan izotzaren gaineko patinajea ere bai.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.