Itxi

telebista

22:30ean

'AK-47' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EITB Media

Félix Linaresek aurkeztutako saioak Mikhail Kalashnikov arma sortzaile errusiarraren istorioa eskainiko du.

  • 'AK-47' filmaren fotograma

    'AK-47' filmaren fotograma

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak AK-47 (AK-47. 2020) pelikula estreinatuko du telebistan. Mikhail Kalashnikov izen bereko arma ezagunaren sortzaile errusiarraren istorioa da; Bigarren Mundu Gerran armada gorriarentzat oso baliotsua izan zen fusila sortu zuen. Yuriy Borisov, Olga Lerman, Artur Smolyaninov eta Sergey Gazarov aktoreak dira ekoizpen errusiar hone protagonistak.

Saioak, gainera, Megan Fox aktoreak dituen gaixotasunak ezagutuko ditu El parte médico de Megan Fox atalean; Brad Pitt eta xaboiaren arteko harreman arraroaren berri emango du; eta Arnold Schwarzenegger casting batean gainditu zuen aktorea aurkeztuko dute.

"La Noche de... AK-47" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.