Itxi

telebista

22:15ean

'Secuestrada' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Amerikar senar-emazte batzuk Puerto Ricora joango dira Nina adoptatzera, baina laster ohartuko dira zerbait arraroa gertatzen ari dela adopzioan eta izapideak ez direla zuzenak ziruditen bezala.

  • 'Secuestrada' filmaren fotograma

    'Secuestrada' filmaren fotograma

Secuestrada (Reclaim) thriller txinatarra eskainiko du ETB2k, gaur gauean, 22:15ean. Alan White da zuzendaria eta John Cusack, Ryan Phillippe, Rachelle Lefevre eta Jacki Weaver protagonista nagusiak.

Senar-emazte amerikarrak Puerto Ricora joango dira Nina adoptatzera, zazpi urteko haurtxoa eta Haitiko umezurtza. Baina laster ohartuko dira zerbait arraroa gertatzen ari dela adopzioarekin eta izapideak ez direla zuzenak.

Secuestrada pelikula gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.