Itxi

telebista

22:00etan

BIZI EITB egitasmoaren baitan eskainitako 'Kantuz kantu-kantari' kontzertua, gaur "Oholtzan" saioan

EITB Media

Ondoren, Antton Valverdek Donostiako Antzoki Zaharrean eskainitako 'Gaua, ausentziaren itzala' kontzertua izango da ikusgai.

  • Kantuz kantu-kantari kontzertuaren irudia.

    Kantuz kantu-kantari kontzertuaren irudia.

BIZI EITB egitasmo bereziaren baitan eskainitako Kantuz kantu-kantari kontzertua emitituko du ETB1eko "Oholtzan" saioak gaur gauean. Tabakalerako eszenategi gainean ikusi eta entzungo ditugun artista guztiek euskal kantagintzan ibilbide luze eta oparoa izan dute. Amaia Zubiriak, Niko Etxartek, Pantxoa Carrerek, Gontzal Mendibilek, Ainhoa Tabuyok eta Easo Abesbatzak hartuko dute parte emozioz beteta datorren saio berezi honetan.

Honen ostean, Donostiako Antzoki Zaharrera egingo du jauzi "Oholtzan" saioak. Bertan mende erdiko ibilbidea egin duen Antton Valverdek kontzertua eskaini baitzuen. Gaua, ausentziaren itzala izenburupean aurkeztuko du artistak bere abesti bilduma berria; pandemia garaian, patxadaz sortutako lana. Hainbat idazle eta sortzaileen olerkiekin egindako kantak izango dira entzungai.  

"Oholtzan" gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.