Itxi

telebista

22:30ean

'Amundsen' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..." saioan

EITB Media

Félix Linaresek Sandra Bullock aktorearen inguruko erreportaje bat eta 'La lista de 5' eta 'Tu cara me suena' atalak eskainiko ditu.

  • 'Amundsen' pelikularen irudia

    'Amundsen' pelikularen irudia

Gaur gauean, "La Noche de..." saioak Amundsen (Amundsen, 2019) pelikularen estreinaldia eskainiko du, Roald Amundsen abenturazale norvegiar ospetsuaren bizitzan oinarritutako filma. Kanadako inuitek muturreko tenperatura hotzetan bizirauteko dituzten teknikak erabili zituen Amundsenek Antartikara egindako espedizioan, eta Hego Poloa zapaltzen munduko lehena izan zen. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren datu guztiak emango ditu aurretik.

Horrez gain, Sandra Bullock aktorearen ibilbidea errepasatuko du eta haren familia bitxiaren inguruko erreportajea eskainiko du. Saioak, gainera, La lista de 5 atala eskainiko du, historiako Hollywoodeko aktorerik jasanezinenen zerrenda. Amaitzeko, Tu cara me suena atalean transformazio handiak jasan dituzten aktoreak ikusiko ditugu.

"La Noche de... Amundsen", gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.