Itxi

telebista

21:45ean

Iván Redondori elkarrizketa, gaur gauean, "12 Minutos" saioan

EITB Media

Arantza Ruiz kazetariak Pedro Sanchezen Presidentzia Kabineteko zuzendari ohia elkarrizketatuko du.

  • Ivan Redondo

    Ivan Redondo. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegi zuzendariak Iván Redondo elkarrizketatuko du "12 Minutos" saioan, ETB2ko "Teleberri" albistegiaren gaueko edizioan. Pedro Sanchezen Presidentzia Kabineteko zuzendari ohiaren lehen elkarrizketa izango da Euskadin, Moncloatik irten ondoren.

Iván Redondo, besteak beste, Sanchezen gobernua uzteko benetako arrazoiez arituko da eta gaur egun gobernuak bizi duen egoera aztertuko du. Halaber, inkestetan Yolanda Diezen onarpen-mailaren igoeraz hitz egingo du.

"12 Minutos" gaur izango da ikusgai, 21:45ean, ETB2n eta eitb.eus-en.