Itxi

2021/11/30

00:00

telebista

22:30ean

'Legend' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EITB Media

Saioak, gainera, Adam Driver aktorearen ibilbidea errepasatuko du, Natalie Wood aktorearen heriotzaren kasua irekiko du eta zineman erabiltzen duten odola ere aztertuko du.

  • Tom Hardy aktorea 'Legend' pelikularen irudi batean

    Tom Hardy aktorea 'Legend' pelikularen irudi batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur gauean, "La Noche de..."k Legend (Legend, 2015) pelikularen estreinaldia eskainiko du, benetako gertakarietan oinarritutako filma. 60ko hamarkadan Londresko krimenaren erregeak ziren Kray anai biki ospetsuen papera egingo du Tom Hardy aktoreak. Félix Linaresek pelikularen aktore zerrendaren eta filmazioaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik. 

Saioak, horrez gain, Adam Driver aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, eta Línea caliente atalean pelikuletan erabiltzen den odolaren inguruan arituko dira.

Amaitzeko, Natalie Wood aktorearen heriotza gogoratuko du saioak, gertakariaren 40. urteurrenean.

"La Noche de... Legend" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;