Itxi

telebista

22:30ean

'El libro secreto de Hernry', gaurko "La Noche de..."n

EITB Media

Saioak, gainera, Jennifer Lawrence aktorearen ibilbidea errepasatuko du.

  • 'El libro secreto de Henry' filmaren irudia

    'El libro secreto de Henry' filmaren irudia

Astearte honetan, "La Noche de..." saioak El libro secreto de Henry (The Book of Henry, 2017) filma estreinatuko du telebistan. Naomi Watts aktorea protagonista duen filma talentu aparteko haurrek dituzten gizarteratzeko arazoez, eskola jazarpenaz eta adingabeen abusuaz arituko da. Félix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktoreen inguruko datu guztiak emango ditu.

Horrez gain, Jennifer Lawerence aktorearen ibilbideari buruzko erreportajea eskainiko du saioak; zineman ikusi ditugun gatazka belikoetako gezurrak aztertuko ditu eta Raro, raro, raro atalaren ale berri bat eskainiko du.

"La Noche de... El libro secreto de Henry" astearte honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.