Itxi

2021/12/31

08:00

telebista

Kaixo 2022

Gasteiztik emango dio ongietorria EITBk 2022 urteari

EITB Media

Gasteizko Plaza Berritik  egingo du EITBk aurrerantzean urteko emanaldirik bereziena. ETB1en eta ETB2n saio bana eskainiko dira.

0:41
Kaixo 2022
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteiztik, Euskadiko hiriburutik, egingo du aurten EITBk Gabon Zaharreko kanpaien zuzeneko emankizuna, ETB1en eta ETB2n eskainiko diren saio banatan. Gasteizko Plaza Berritik egingo du EITBk aurrerantzean urteko emanaldirik bereziena.

Yerai Diaz "Gaur Egun" albistegiko gaueko edizioaren aurkezleak, Ainhoa Etxebarria "Zurekin Bat" lehiaketaren aurkezleak eta Aitziber Garmendiak aktore eta aurkezle ezagunak  gidatuko dute ETB1en zuzen-zuzenean "Kaixo 2022" saio berezia abenduaren 31n.

ETB2n, Ana Urrutia "Eguraldia" tarteko aurkezlearen eta Ane Ibarzabal eta Aitor Albizua "Nos Echamos a la calle" magazinaren gidarien eskutik jarraitu ahal izango dira kanpaiak. Halaber, eitb.eus-en zuzenean eskainiko dira bi emanaldiak.

Kanpaien ondoren su artifizial saio batekin emango diote hasiera urte berriari EITBko bi telebista kanalek eta sei aurkezleek elkarrekin itxiko dute saioa, 2022ari ongietorria emanez. Berebat, une horretan argituko den sorpresa handi batez ere ekingo dio urteari ETBk.

Gasteizko Plaza Berriaren enparantzan kokatuko dira telebista kanal bakoitzeko aurkezleak, eta bertan, udaletxeko erlojua hamabietako kanpaiak  jotzen duteneko unea zuzen-zuzenean kontatuko dute. 

Kanpaien aurretik eta ondoren saio bereziak ETB1n eta ETB2n

Bestalde, kanpaien zuzeneko emanaldiaren aurretik, gaueko eta atariko giroa alaitzeko "2022ra bidean Go!azen" musikaz betetako saioa emitituko da. Ondoren, "Piztu telebista" programaren edizio berezia eta sorpresaz beteriko "Biba 2022!" izango ditugu ikusgai. EITBk datorren urtean ospatuko ditu 40 urte eta urte hauetan guztietan euskarazko telebista kanalean protagonista izan diren 50 lagundik gora bilduko ditu. Kanpaien ondoren, berriz, musika nagusi izango duen "Biba 2022!" saioak jarraituko du. Galaren zati honetan musika izango da nagusi, euskal talde ezagunen partaidetzarekin.

ETB2n, berriz, gaueko "Teleberri"aren ostean, "Ez da posible!" gabonetako bilduma berezia, eta film ezagunen tituluekin jokatuz "Ene!Flix" umore eta esketx programa berezia eskainiko dira. Kanpaien ondoren, berriz "Ura bere bidean" ikuskizun handiaren txanda izango da. Artista nabarmenek Fernando Velazquezek konposatutako orkestra-bertsioak interpretatuko  dituzte, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;