Itxi

telebista

22:30ean

'Torpedo U-235' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de…" saioan

EITB Media

Halaber, Brad Pitt eta Rita Moreno aktoreen inguruko erreportajeak eskainiko ditu Félix Linaresek aurkeztutako saioak.

  • 'Torpedo U-235' filmearen fotograma

    'Torpedo U-235' filmearen fotograma

Gaur gauean, "La Noche de…" saioak Torpedo U-235 (Torpedo, 2019) pelikularen estreinaldia aurkeztuko du, benetako gertakarietan oinarritutako filma. Bigarren Mundu Gerran, Belgikako erresistentziako komando batek uranioz kargatuta zegoen nazien urpekari bat lapurtzeko misioari ekin zion. Félix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, Brad Pitt aktorearen urtebetze eguna ospatzeko, bere neska lagun berria emango du saioak ezagutzera. Gainera, zinemaren historiako musurik onenari buruzko erreportajea izango da ikusgai. Amaitzeko, Rita Moreno aktorearen ibilbidea errepasatuko dute, 'West Side Story' ospetsuaren protagonistak 90 urte bete berri dituelako.

"La Noche de… Torpedo U-235" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.