telebista
20:00etan
Pipaongo paisaia elurtuak, gaur arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Maite Alonsok, Isabel Martinez de Guereñuk eta Ibai Otaduik herria erakutsiko diote Joseba Arguiñanori.
-
Pipaongo bizilagunak. Irudia: EITB MEDIA
"Historias a Bocados" saioak Pipaon herritik egingo du osteratxoa gaur. Arabako Lagran udalerriko kontzejua da, basoz inguratutako haran batean, Toloño mendilerroaren iparraldeko isurialdean.
Maite Alonsok 76 urte ditu eta oso enkargu berezia du egiteko, Joseba Arguiñanori Usatxi etnografia museoa erakustea alegia. Maiteren arreba, Pilar Alonso, etnografoa eta historialaria da, eta duela 28 urte museoaren sorrera bultzatu zuen. Ondoren, Maitek eta Josebak Gabonetako errezeta prestatuko dute, itsas kabra puddinga.
Maite Alonso Joseba Arguiñanorekin
Bestalde, Joseba Arguiñanok Isabel Martinez de Guereñu ezagutuko du herriko garbitokian. Antzinako garaietan emakumeek nola garbitzen zuten erakutsiko dio Isabelek. Ondoren, bere etxeko sukaldean, Eguberriko postre tipikoa egingo dute: azukre-erremolatxaz egindako hormigoak.
Ibai Otaduik 35 urte ditu eta Pipaongo gizarte zentroaren arduraduna da. Tabernako sukaldean oilagor platera prestatuko du, herriko ehiztari tradizioa omentzeko. Azkenik, paisaia elurtu ikusgarri baten erdian dagoen ehiza-postu batera joango dira biak.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.