Itxi

telebista

Estreinaldia

Andrea, Nahia eta Bego, "El Conquistador del Caribe"ko kapitain berriak

EITB Media

Abentura realitya urtarrilaren 10ean estreinatuko da ETB2n eta eitb.eus-en. Sorpresa eta nobedade askorekin itzuliko da, eta Patxi Alonsok gidatutako aurkezpen galarekin abiatuko dute denboraldi berria.

  • "El Conquistador del Caribe" saioren estreinaldia

    "El Conquistador del Caribe" saioren estreinaldia

Andrea, Nahia eta Bego "El Conquistador"eko azken denboraldiko protagonista nagusiak izan ziren eta Karibera itzuliko dira erronka berri bati aurre egiteko: muturreko abentura handienean parte hartuko duten taldeen buru izatea. Julian Iantzik aurkeztuta, "El Conquistador del Caribe" sorpresa eta nobedadeekin itzuliko da datorren urtarrilaren 10ean, eta partehartzaileek maila altua erakutsi beharko dute mugarik gabeko abenturari aurre egiteko. Lehen atala, Patxi Alonsok gidatutako aurkezpen gala izango da.

Hamazortzi urteko telebista ibilbidearekin, "El Conquistador del Caribe" realitya fenomeno sozial bihurtu da Euskadin. Aurreko denboraldiak inoizko audientzia daturik onenak lortu zituen: hogeita sei astez jarraian lider izan zen ordutegi nagusian. Bataz beste, % 26,3ko audientzia-zatia eta 334.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zituen.

Nahia izan zen aurreko denboraldiko final historikoaren irabazlea, "El Conquistador" saioaren ikurrina lortu duen laugarren emakumea. Emozioz beteriko edizioa izan zen, eta Bego eta Andrea bereziki nabarmendu ziren euren gaitasunengatik. Gainera, abenturako norgehiagoka epikoenetako baten protagonista izan ziren: bien arteko aurrez aurrekoa oso komentatua izan zen saioko jarraitzaileen artean. 2022an estreinatuko den edizio berrian, kapitain lanetan arituko dira, eta lehiakortasun eta maila altua erakutsiko dute. Abentura zirraragarria izango da.

Realitya astelehenetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en, eta telebistako emanaldiaren ondoren, atalak EITB Nahieranen egongo dira eskura.  Horrez gain, asteazkenetan, Patxi Alonsok aurkeztutako debatean, abenturan gertatutako guztia aztertuko dute adituek eta kanporatutako lehiakideek.

Aurten, nobedade moduan, app propioa izango du saioak. Bertan, realityaren material esklusiboa jasoko dute jarraitzaile sutsuenek. Ohi denez, webgunean eta sare sozialetan ere emango zaie abenturaren azken orduaren berri conquis komunitateko kideei.

"El Conquis"en eduki digitalak

eitb.eus/es/television/programas/el-conquistador

facebook.com/elconquistadordelfindelmundo

Twiiter: @el_conquis

Instagram: @el.conquis

Tik Tok: @el.conquis