Itxi

telebista

22:30etik aurrera

Gaztea gaua, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Gaztearen eskutik, Izarok Gaztea 303030 egitasmo bereziaren baitan eskainitako kontzertua izango da ikusgai "Oholtzan" saioan eta ondoren, 'Gaztea Maketa Lehiaketak 30 urte' dokumentala.

0:34
Gaztea gaua

Astearte honetan, Izaro Andresen kontzertuarekin hasiko da musika gaua, Gaztearen eskutik. Izarok Gaztea 303030 egitasmo bereziaren baitan eskainitako kontzertua izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera. Iker Lauroba eta Garazi Esnaola musikariekin eta abesbatza batekin aritu zen Donostiako San Telmo museoan martxoaren 1ean.

Ondoren, Gaztea Maketa Lehiaketak 30 urte dokumentala izango da ikusgai 23:30ean. Ainhoa Vitoriak aurkeztutako ikus-entzunezkoak Maketa Lehiaketaren 30 urte hauetako edizio ezberdinetan zehar bidaia egingo du, irudien errepaso dibertigarriarekin.

1991an antolatu zen lehendabiziko Maketa Lehiaketa, eta ondorengo hamarkadak oso oparoak izan ziren euskaraz sorturiko musika gaztearen eszenan. Maketa Lehiaketa urte guzti hauetan gertatutakoaren lekuko eta bultzatzaile nagusietakoa izan da, eta asko izan dira Maketa Lehiaketan nabarmendu ondoren, musika ibilbide arrakastatsua izan duten talde eta abeslariak.