Itxi

telebista

Igandean, 20:00etan

"Historias a Bocados" saioak Abantoko Triano auzora egingo du bisita urteko lehen programan

EITB Media

Abanto osatzen duten 17 auzoetako bat da Triano. Meatzaritzari lotutako iragana eta nekazal izaera du Bizkaiko zonalde horrek, eta Ricardo, Eukene eta Jose Antonio ezagutuko ditu bertan Joseba Arguiñanok.

  • Joseba Arguiñano, Abantoko Triano auzoan

    Joseba Arguiñano, Abantoko Triano auzoan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Abanto udalerriko Triano auzoan abiatuko du urtea "Historias a Bocados" saioak gaur, urtarrilak 2. Bizkaiko udalerri hori osatzen duten 17 auzoetako bat da Triano, eta 40 bat biztanle baino ez ditu. Han hiru bizilagun ezagutuko ditu Joseba Arguiñanok, eta jaki gozoak eta istorioak partekatuko dituzte. Gainera, urte berriarekin batera, eta Errege egunaren bezpera ere bertan dugula, ez dira faltako Josebak berak egindako errege-opilak.

Meatze-iragana da Bizkaiko zonalde horren ezaugarri historikoetako bat eta, hain zuzen ere, Ricardo Santamariak hitz egingo dio Josebari XX. mendearen amaiera arte bertan zegoen meatzaritza jarduerari buruz. Iragan horren arrasto asko oraindik ikusgai daude paisaian, eta hori bisitatzeko aukera izango dute. Ondoren elkarrekin prestatuko dute txitxarroa baratxuri frijituekin, tomate- eta tipula-ohe gainean.

Eukene Riberak 29 urte ditu. Trianoako da bera, eta Trianon bizitzen jarraitu nahi du, bizimodu horren aldeko apustua egin baitu. Josebak jaten emango die Eukeneren animaliei, asko eta askotarikoak: antzarak, ahateak, ahuntz nanoak, oiloak… Sukaldean, berriz, oilasko eta arrautza kroketak eta isats gisatu kroketak kozinatuko dituzte.

Azkenik, Jose Antonio Quintanarekin elkartuko da Joseba, eta tokiko jakiei omenaldia egingo diete: arrautza frijituak, txistorra eta odolostea. Horiek dastatu bitartean, txikitako oroitzapenak ekarriko ditu Jose Antoniok, haurtzaro gogor baina aldi berean zoriontsua. Ondoren, haren pottokak ezagutuko ditu Josebak, eta baita Jose Antoniok bertoko arrazen defendatzaile gisa egin ohi duen lana ere.

"Historias a Bocados: Triano" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.