cerrar buscador

Sukalde errezetak

1 / 30 Hurrengoa
Zein onura dituzte algek? Nola presta daitezke?

Zein onura dituzte algek? Nola presta daitezke?

50 alga mota dira jangarriak Jurgi Arejita Malaespera Txokoko sukaldariak azaldu digunez. Osasungarriak dira, kaltzio asko izateaz gain, digestioan laguntzen dute. Entsaladan, zopan, tenpuratan edota risottoak egiteko erabil daitezke.

Zergatik behar du arroz integralak ur gehiago egosteko?

Zergatik behar du arroz integralak ur gehiago egosteko?

Joseba Arguiñanoren hitzetan, 30 minututik gora behar du arroz integralak egosten, arroz zuriak baino gehiago. Integralak zapore gehiago du eta osasungarriagoa da gainera.

Baratxuriak zuritzen irakatsi digu Joseba Arguiñanok

Baratxuriak zuritzen irakatsi digu Joseba Arguiñanok

Modu azkar eta garbian, baratxuriak zuritzen ikasi dugu. Adi Josebaren jarraibideei!

Kuia kafea, sukaldea eta jendea elkartzen dituen taberna

Kuia kafea, sukaldea eta jendea elkartzen dituen taberna

Hernaniko Kuia Kafean bertoko produktuekin eta sasoairekin lan egiten saiatzen dira. Leire Carques sukaldariak labneh tostada nola egiten duten azaldu digu.

''Mr Rabbit'', Bizkaiko pintxorik onena

''Mr Rabbit'', Bizkaiko pintxorik onena

Durangoko Kobika jatetxean "Mr Rabbit" pintxo sariduna aurkeztu digute, Bizkaiko pintxorik onena eta Madrid Fusioneko hirugarrena.

Jon Iñakiren taldeak ez du lortu brokoli pasta umeentzat era erakargarrian prestatzerik

Jon Iñakiren taldeak ez du lortu brokoli pasta umeentzat era erakargarrian prestatzerik

Jon Iñakiren taldeak ez du ongi ulertu eta aplikatu proban eskatzen zitzaien kontzeptua, umeentzako erakargarriak diren platerak prestatzea, alegia. Brokoli pasta ez zen haurrentzako oso erakargarria; bai, ordea, Ibairen taldearen gibel nuggetak.

Jogurt eta baso fruituen izozkia

Jogurt eta baso fruituen izozkia

Udaberrian sartu gara eta hemendik aurrera denbora epeltzen joango denez postre egoki-egokia da hau. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Gorrotxategitarren laguntza izan dute sukaldariek txokolatezko euskal pastela krema ingelesarekin egiteko

Gorrotxategitarren laguntza izan dute sukaldariek txokolatezko euskal pastela krema ingelesarekin egiteko

Rafa eta Armintz Gorrotxategi gozogileek proposatutako platera prestatu behar izan dute Ibaik, Eduk, Oierrek eta Enekok azken desafioan: txokolatezko euskal pastela krema ingelesarekin. Zenbait aholku eman dizkie Gorrotxategitarrek sukaldariei.

Curry mota ezberdinak erakutsi dizkigu Bilboko Malaespera jatetxeko Jurgi Arejitak

Curry mota ezberdinak erakutsi dizkigu Bilboko Malaespera jatetxeko Jurgi Arejitak

Asiako sukaldaritzan oso estimatua da currya. Hauts, pasta edota pastilla bezala aurki dezakegu. Oinarri bera dute curry ezberdinek, berakatza, tipula, kuminoa, albaka, martorria, intxaur muskatua eta iltzea. Hala, Bilboko Malaesperako Jurgi Arejitak curry berdea erabili du untxia prestatzeko.

Txokolatezko palmeratxoak

Txokolatezko palmeratxoak

Postre bikaina egiten ikasiko dugu oraingoan. Seguru gaude familia guztiaren gustukoa izango dela. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Oier ez dago ados epaileek bere taldearen tostari egindako kritikarekin: ''Ogiak nabarmendu behar du''

Oier ez dago ados epaileek bere taldearen tostari egindako kritikarekin: ''Ogiak nabarmendu behar du''

Oierrek erabaki du tostetan zerealdun ogia erabiltzea, eta epaileek esan dute ogia gainerako zaporeei nabarmendu zaiela, ogia zela protagonista; Oier eta Eneko ez daude epaiarekin ados. Bestalde, croissantak ongi egosi gabe gelditu zaizkie.

Ipotx arrautzak

Ipotx arrautzak

Zein originala den gaurko errezeta! Ipotxen etxeak egin ditugu atuna, oliba beltza eta arrautza gorringoa erabiliz. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Edu, berak egindako hot dogaz: ''Ez dut egin ondo, erratu egin naiz; egunero ikasten da''

Edu, berak egindako hot dogaz: ''Ez dut egin ondo, erratu egin naiz; egunero ikasten da''

"Feria eguna" izeneko proban, janari azkarra izan da protagonista. Oilasko hegalak, hanburgesa eta tipula uztaiak prestatu ditu Zuriñeren taldeak. Edurenak, aldiz, hot doga, nuggetak eta patata frijituak ketchup saltsarekin. Eduren hot doga ez da oso ondo atera.

Otxandioko Korostondo jatetxean Kokotxak bizkaitar erara igel-hankekin prestatu dizkigute

Otxandioko Korostondo jatetxean Kokotxak bizkaitar erara igel-hankekin prestatu dizkigute

Jon Estankonak, Otxandioko Korostondo jatetxea aurkeztu digu. Gainera, oso plater berezia egin digute: kokotxak bizkaitar erara igel-hankekin.

Barraskiloak prestatzen ikasi dugu Donostiako Kalaberri tabernan

Barraskiloak prestatzen ikasi dugu Donostiako Kalaberri tabernan

Donostiako Antiguo auzoan zabaldu zuten Javi Lopezek eta Iker Amasek Kalaberri taberna. Sukaldaritza tradizionala oinarri, eguneko menuak eta errazioak eskaintzen dituzte. Ikerrek Kalaberrin ezagunak diren barraskiloak nola prestatu erakutsi digu.

Gazta makiltxoak

Gazta makiltxoak

Errezeta hau gazta zale amorratuentzat oso aproposa da. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Porru entsalada hegaluze-mendrezkarekin, Bilboko Burdina jatetxeko plater arrakastatsuenetakoa

Porru entsalada hegaluze-mendrezkarekin, Bilboko Burdina jatetxeko plater arrakastatsuenetakoa

Bilboko Miribilla auzoko Burdina jatetxearen nondik norakoak azaldu dizkigute Jon Andoni Lauzirikak eta Gorka Lopezek. Pintxo eskaintza zabala dute, eta eguneko menua, asteburuko menua eta karta eskaintzen dituzte. Porru entsalada nola egiten duten erakutsi digute.

Gazta eta hirugihar pastela

Gazta eta hirugihar pastela

Ze itxura ederra daukan pastel gazi honek! Pastela egiteko, besteak beste, gazta krema, olioa, moldeko ogia, hirugiharra eta arrautzak behar dira. Denon gustukoa izango delakoan gaude! Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Javi Riverori kopiatu eta untxia barazki menestrarekin prestatu behar izan dute sukaldariek

Javi Riverori kopiatu eta untxia barazki menestrarekin prestatu behar izan dute sukaldariek

Mariak, Jurgik, Asierrek eta Oierrek Javi Riverok emandako argibideei jarraitu behar izan diote 'Jarraitu maisuari' proban. Untxia barazki menestrarekin prestatu behar izan dute, Javi Riveroren errezeta bat, sukaldaria egiten ari zena kopiatuz.

Talo zanpatua

Talo zanpatua

Errezeta hau egiteko arto-tortilla, hanburgesa beganoa, ozpin-pepinoak eta gazta behar dira, besteak beste. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Iker Iriartek Tolosako Ama jatetxearen helburua azaldu digu: “Jatetxean zuen etxean sentiaraztea”

Iker Iriartek Tolosako Ama jatetxearen helburua azaldu digu: “Jatetxean zuen etxean sentiaraztea”

Tolosako Ama jatetxe berria ezagutu dugu. Gainera, Iker Iriartek etxeko proposamena prestatu digu: menestra ardi galduarekin.  

Olagarro eta otarrainxka tostada mexikarra prestatu digute Donostiako La Diabla Taquería-n

Olagarro eta otarrainxka tostada mexikarra prestatu digute Donostiako La Diabla Taquería-n

Pablo Riu sukaldaria bi urtez bizi izan zen Mexikon. Bertako gastronomia maite du, eta duela hiru urte La Diabla Taquería zabaldu zuen Donostiako Antiguo auzoan. Natxoak, takoak, burritoak eta tostadak eskaintzen dituzte. Oraingoan, Mexikoko iparraldeko tostada prestatu digu.

Edozeinek etxean egiteko noodle errezeta erraza eta gozoa

Edozeinek etxean egiteko noodle errezeta erraza eta gozoa

Zertarako erabiltzen da noodle mota bakoitza? Ondori Botxo jatetxeko Jurgi Arejitak 6 noodle mota desberdin erakutsi dizkigu. Horien erabilpen eta osagaiak azaltzeaz gain, errezeta gozo eta erraz bat prestatu digu.

Kokotxa eta bakailaoa saltsa berdean prestatu digute Zaldibiako Arrese jatetxean

Kokotxa eta bakailaoa saltsa berdean prestatu digute Zaldibiako Arrese jatetxean

Oier Txapartegik Zaldibiako Arrese jatetxearen funtzionamendua azaldu digu. Ondoren, Anartz Zinkunegi sukaldariak kokotxa eta bakailaoa saltsa berdean kozinatu digu pausoz pauso.

Entsalada greziarra

Entsalada greziarra

Entsalada honek, besteak beste, feta gazta, piper beltza eta yogurta daramatza. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Etxeko udare tarta, Egaña gozotegiko altxorretako bat

Etxeko udare tarta, Egaña gozotegiko altxorretako bat

Azpeitiako Egaña gozotegiko etxeko udare tarta ospetsua prestatu digu Inazio Egañak. Bizkotxoa, krema eta udareak dira postre honen osagai nagusiak.

''Tizón'' Euskal Herriko pintxo txapelduna prestatu digute Hondarribiko Gran Sol jatetxean

''Tizón'' Euskal Herriko pintxo txapelduna prestatu digute Hondarribiko Gran Sol jatetxean

2023ko urrian irabazi zuen Gran Sol jatetxeak Euskal Herriko pintxo txapelketa. Sukaldeko arduradunaren abizena hartu dute pintxoari izena emateko: Tizón. Brioche ogiari txangurrua, maionesa pikantea, pepino txikia, marakuia eta lima birrindua jarri dizkio Mikel Muñozek. On egin!

Platano frijitua txangurruarekin dastatu dugu Bilboko Laga jatetxean

Platano frijitua txangurruarekin dastatu dugu Bilboko Laga jatetxean

Bilboko Alde Zaharrean dago Laga jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionala ukitu moderno batekin eskaintzen dute bertan: Eguneko menuak, karta eta pintxoak, barra-barra. Plater berezi  bat prestatu digute: Platano frijitua txangurruarekin eta plakton kurruskariarekin.

Txanpiñoiak arrautzaz beteta

Txanpiñoiak arrautzaz beteta

Txanpiñoi haundiak hartu eta perrexilaz, hirugiarraz, gaztaz eta galeper arrautzekin bete ditugu eta gero labara sartu. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Ba al dakizue nola egiten diren smash hanburgesak?

Ba al dakizue nola egiten diren smash hanburgesak?

Bilboko Tximist Smash Burger jatetxean izan gara. Bertan Estatu Batuetatik datorren hanburgesak egiteko smash teknika zertan datzan ikasi dugu.

Panellets Kataluniako gozo tipikoak, Gernikako La Catalana gozotegiko harribitxietako batzuk

Panellets Kataluniako gozo tipikoak, Gernikako La Catalana gozotegiko harribitxietako batzuk

Gernikako La Catalana gozotegian eskaintzen dituzten produktuez aritu zaizkigu Cristina Caparrós eta Xabier Aberasturi. Beste hainbat produkturen artean gozo beganoak egiten dituzte, eta txakurrentzako ere gozoak prestatzen dituzte. Panelletsak egiten erakutsi digute.

Donostiako La Issla kafetegiko udare tosta, brunch edo hamaiketako bikain baten protagonista

Donostiako La Issla kafetegiko udare tosta, brunch edo hamaiketako bikain baten protagonista

Donostiako La Issla Coffee & Brunch kafetegian eskaintzen duten jaki eta edari gazi eta gozo eskaintza zabalaz aritu zaizkigu Irati Rodriguez eta Xabi Lertxundi. Gainera, madari tosta paregabe bat protagonista duen brunch edo hamaiketako bat aurkeztu digu Xabik.

Bitsak gure erara

Bitsak gure erara

Jaki goxo-goxoa eta umeek asko maite dutena egin dugu. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Pil-pila egiteko arazoak izan ditu Egoitzen taldeak; zeintzuk dira pil-pil on bat egiteko sekretuak?

Pil-pila egiteko arazoak izan ditu Egoitzen taldeak; zeintzuk dira pil-pil on bat egiteko sekretuak?

Bakailaoa pil-pilean prestatu behar izan du Egoitzen taldeak bigarren proban. Hasieran pil-pila egiteko arazoak izan dituzte, baina azkenean lortu dute eta hiru platerak garaiz kozinatu dituzte. Pil-pila ongi egiteko gomendioak eman dizkigu Javi Riverok.

Patrizia Vitelliren laguntza izan dute sukaldariek katsu sando eta tamago sando sandwich biralak prestatzeko

Patrizia Vitelliren laguntza izan dute sukaldariek katsu sando eta tamago sando sandwich biralak prestatzeko

"Zapore biralak" prestatu behar izan dituzte gure sukaldariek lehen proban, sare sozialetan arrakasta handia izan duten bi errezeta: katsu sando eta tamago sando ogitartekoak. Patrizia Vitelli @foodiario "Txoriene"ko aurkezlea eta instagrammerra izan dute gomendioak ematen.

Perretxiko katxopoak Gorbeako parketxetik, ''Piperbeltz Wildcooking'' proiektuko lagunen eskutik

Perretxiko katxopoak Gorbeako parketxetik, ''Piperbeltz Wildcooking'' proiektuko lagunen eskutik

Piperbeltz Wildcooking proiektuak gastronomia eta natura elkartzea bilatzen du. Iker Gorospek kozinatzen dituen plateren bideoak grabatzen ditu Danielek sare sozialetara igotzeko. Gorbeako parketxean izan gara sortzaileekin eta perretxiko katxopoak prestatu dizkigute.

Sukaldaritza eta danborrada Iñigo Mendizabalekin

Sukaldaritza eta danborrada Iñigo Mendizabalekin

Danborrada egunean tipikoa den postrea egin dute Joseba eta Iñigo Mendizabalek: pantxineta krema gozoaz beteta. Gainera, Iñigo Mendizabalek irakatsi dio Josebari "Marcha de San Sebastian" jarraitzen.

Pantera arrosa koktela

Pantera arrosa koktela

Koktel-ontzia erabiliz alkoholik gabeko edari bikaina prestatu dugu. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!

Ahate gibela sagarrarekin prestatzeko aholkuak eman dizkie Hilario Arbelaitzek lehiakideei

Ahate gibela sagarrarekin prestatzeko aholkuak eman dizkie Hilario Arbelaitzek lehiakideei

"Sukaldarien Liga"ko lehen kanporatze-proban, Hilario Arbelaitzen errezeta bat prestatu behar izan dute Oier biek, Eduardok eta Jonek. Zenbait aholku eman dizkie foiea kozinatzeko, baita karamelua, Oporto saltsa eta sagarra prestatzeko ere.

Patata-tortila bikaina prestatzeko sekretua azaldu digute Donostiako Antonio Boulevard tabernan

Patata-tortila bikaina prestatzeko sekretua azaldu digute Donostiako Antonio Boulevard tabernan

Pintxo beroak, errazioak eta koktelak nabarmenduko genituzke, besteak beste, Antonio Boulevard tabernan. Baina ezbairik gabe, beraien patata-tortilak dira gustukoenak. Osagaien kalitatea eta patata biguntzen uztea, horiek dira patata-tortila bikain hauek egiteko sekretua.

1 / 30 Hurrengoa

  • Antxoak

    Antxoak

    Kantauriko antxoaren arrantza-kanpainari buruzko azken ordukoa, EITB Median.