Itxi

telebista

22:00etan

"La Noche de…" saioak '1917' filma estreinatuko du gaur gauean

EITB Media

Félix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu.

  • '1917' pelikularen irudia.

    '1917' pelikularen irudia.

Gaur gauean, "La Noche de..."k 1917 filmaren estreinaldia eskainiko du Urteberri eguneko saio berezian. Filmak Oscar sarietarako hamar izendapen lortu zituen eta horietatik, hiru Oscar irabazi. Félix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Sam Medes zinegileak zuzendutako pelikula Lehen Gerrate Mundialaren errekreazio errealista bat da, eta George MacKay y Dean-Charles Chapman aktoreek ezinezko misioa duten bi soldadu britaniar gazteen papera egingo dute. Erlojuaren kontrako lasterketa batean, etsaiaren lurrak zeharkatu beharko dituzte mezu garrantzitsu bat emateko.

"La Noche de..."k gainera, mundu-gerretan parte hartu zuten Hollywoodeko aktoreen inguruko erreportajea eskainiko du.

"La Noche de... 1917" gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.