Itxi

telebista

22:15ean

Glasgow, Eskoziako hiririk handiena, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Andoni de Quadra, Amaia Lopez de Munain, Josetxo Baines eta Kattalin Atorrasagastiren eskutik ezagutuko ditugu hiriko bazterrik ederrenak.

  • Eskoziako behi iletsuak. Argazkia: EITB Media

    Eskoziako behi iletsuak. Argazkia: EITB Media

Lucas Goikoetxea kazetariak eta Ruben Ruiz kamerariak Eskoziako hiririk handienera bidaiatuko dute gaur. Glasgow hiri modernoa, bizitza handikoa eta autentikoa da, eta bertan Andoni de Quadra, Amaia Lopez de Munain, Josetxo Baines eta Kattalin Atorrasagastirekin elkartuko dira.

Glasgowek atzean utzi du bere industria-iragana, eta gaur egun, Clyde ibaiaren inguruan birmoldatu ditu bere espazioak. Kulturak Glasgowren izaera modu berezian markatu izan du. Adam Smith ekonomistak, bertako unibertsitate ospetsuan ikasi zuen eta baita eskolak eman ere. Hemen deskubritu zituzten Oasis bandako artista aski ezagunak ere. 

Gainera, hiriko hormirudi artistikoek arkitektura viktoriarra zipriztintzen dute nonahi. Hemen edari nazionala, whiskyaz gain, Irn bru-a da, laranja koloreko freskagarri arrakastatsua. Plater tipikoa haggisa da, arkume-odolki modua; eta herrialdeko ikur bereizgarriena, lur garaietako behi iletsuak dira.

Glasgow

Glasgoweko jantzi tradizionala.

Gaur, 22:15ean, izango da ikusgai saioa ETB2n eta eitb.eus-en.