Itxi

telebista

Lehen atalaren aurrerapena

"El Conquistador" saioaren historian inoizko lehorreratze harrigarriena 18. denboraldiari hasiera emateko

Orain arte, 19 lehiakide daude baieztatuta, guztiak emakumezkoak. Konkistatzaile berriak iritsiko ote dira? Gizonezkorik egongo ote da ikurrina lortzeko lehian? Erantzun guztiak, gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • David Seco, "El Conquistador del Caribe" saioan

    David Seco, "El Conquistador del Caribe" saioan. Argazkia: EITB Media

Gaur hasiko da "El Conquistador del Caribe" saioaren ediziorik gogorrena, muturrekoena. Lehiakideak Los Haitisesera iritsiko dira estreinakoz, eta a zer-nolako lehorreratzea izango duten! Saioaren historiako ediziorik basatiena izango ei da.

Natura bera izango da lehen atal honetako protagonista. Lehenbiziko minututik, lehiakideak topera arituko dira, muturreko egoerak pairatuz. Hasiera honek, gainera, hainbat berrikuntza ekarriko ditu.

Jakina da Nahia (iazko garailea), Bego eta Andrea Los Haitisesera itzuliko direla, baina oraingoan kapitain modura. Ez da sorpresa bakarra, ez. Lehiakideek parez pare izango dute David Seco. "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko 8. edizioko irabazlea hainbatetan izan da kapitain, baina, aurten, Julianen laguntzaile izango da. Gogor egingo die lehiakideei, baita Juliani berari ere.

Bestalde, 18. edizio honetan ere ez da faltako immunitate jokorik, baina aurten apur bat gogorragoak izango dira, aurreko edizioetako finaletako proben parekoak, alajaina! Lehenbiziko haserreak, liskarrak eta traizioak ikusiko ditugu, eta, noski, ohi bezala, duelua izango da amaiera aldera. Lehenbiziko kanporatua ikusiko dugu lehen atal honetan.

Orain arte, 19 parte-hartzaile daude baieztatuta, guztiak emakumezkoak. Konkistatzaile berriak iritsiko ote dira? Gizonezkorik egongo ote da ikurrina lortzeko lehian? Galdera horiek guztiek erantzuna izango dute astelehen honetan, realityak inoiz izan duen hasierarik basatienean.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta APPan. Gainera, gogoratu saioaren atalak EITB Nahieranen, "El Conquis" saioaren aplikazioan, EITB Nahieran aplikazioan eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezkeela gerora.