Itxi

telebista

20:00etan

Ihabarrera egingo du bisita gaur "Historias a Bocados" saioak

EITB Media

Nafarroako Sakana eskualdean dago Ihabar, Arakil udalerrian. 120 biztanle inguru ditu, eta horietako birekin izango da Joseba: Raulekin eta Mikelekin. Besteak beste, herriko antzerki taldea eta bizilagunek beraiek berreskuratutako dantza tradizionala erakutsiko dizkiote.

  • Joseba Arguiñano Raulekin batera Londreseko telefono kabinari begira, Arakilen

    Arguiñano Raulekin batera telefono kabinari begira, Arakilen. EITB Mediaren bideo batetik aterata.

Igande honetako "Historias a Bocados" saioan Ihabar herria bisitatuko du Joseba Arguiñanok, Nafarroako Sakana eskualdeko Arakil udalerrian. Han, Raul eta Mikelen istorioak ezagutuko ditu, eta bertako kultura jardueren eta tradizioen berri ere emango diote.

Raul Arraiza dekoratzailea, eskultorea eta zaharberritzailea da, eta une honetan Londreseko telefono kabina ezagun horietako batekin ari da lanean, berau eraberritzeko. Behin bukatuta, Urkiako Fondan jarriko dute, Aizkorri-Aratzeko parke naturalean. Sukalde kontuetan ere trebea da Raul, eta Valentziako errezeta bat prestatuko dio Josebari: arròs al forn (arroza labean).

Gero eta ohikoagoa den istorioa da Mikel Jimenezena: hiria utzi eta arbasoen herrira joatea erabaki zuen kaletarrarena. Ihabarreko beste zenbait bizilagun batzuekin batera, lanean ari da nekazal produktuen bertako haziak berreskuratzeko; eta, beraz, Mikelen ortua bisitatuko du Josebak. Ondoren sukaldean sartu eta plater gozoa prestatuko dute: bakailaoa barazkiekin eta piperrada arrautza eskalfatuekin.

Igande honetako bisitan, gainera, herriko antzerki taldea ere ezagutuko du Josebak, eta urtero herria bera agertoki duen antzezlana taularatzen dutela kontatuko diote. Ingurutxo dantzaren ingurukoak ere azalduko dizkiote, nagusienen testigantzak eta argazki zaharrak oinarri hartuta herriko biztanleek beraiek berreskuratutako dantza multzoa. Bikoteka eta taldeka egin ohi dute eta, nola ez, Joseba ere dantzan ikusiko dugu.

"Historias a Bocados" programa gaur izango dugu ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.