telebista
5. atalaren aurrerapena
Odol urdina isuriko da denboraldiko lehen asanbladan, gaur gauean, "El Conquistador del Caribe" saioan
Izendapen zaparrada tirabiratsua izango dute itsas kurkuiluen haitzuloan talde urdineko kideek, gorriek arriskuan jarriko dute talde galtzaileko lehiakideren bat, eta Atabey taldeko neskak izendapenak egiteko sistema berria ezagutzeko irrikan daude.
-
Corocote taldeko kideak. (EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia)
Gaur gauean iritsiko dira behingoz asanbladak "El Conquistador del Caribe" saiora. Aurten estreinakoz, Begok gidatzen duen talde urdina izango da itsas kurkuiluen haitzuloan, lantzen dantzan. Dagoeneko kanpamentu oso txiroan hasi dira kideen arteko aurreneko tentsioak, tirabirak eta hurbilketak, eta horiek begi bistan geratuko dira izendapenetan. Nork edo nortzuk jantziko dute izendatuen lepokoa?
Bada oraindik ere beste lepoko bat urdinen artean banatzeko. Yocahu taldeko gorriek irabazi zuten aurreko immunitate jokoa, eta garaile bezala, galtzaileen artean norbait arriskuan jartzeko pribilegioa dute. Nor hautatuko ote dute? Bitartean, kanpamentu aberatsean hartu dute atseden, lau egun jan barik igaro ostean. Andrea kapitain duen taldeko lehiakide bakoitzak janari poltsa eskuratu du gainera, eta bankete ederraz gozatuko dute.
Bestalde, kanpamentu txiroan, Atabey taldeko neskak daude, irrikan eta urduri, aurten izendapenak egiteko sistema ezagutzeko gogoz; izan ere, izendatuek, ezinbestean, horietako bat etxera bidaliko duen dueluari egin beharko diote aurre.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n, eitb.eus-en eta aplikazioan. Gainera, gogoratu saioaren atalak EiTB Nahieran atarian, "El Conquis"en aplikazioan bertan, EITB Nahieran aplikazioan eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezkeela gerora.