Itxi

telebista

22:15ean

Lovainan izango da gaur gauean "Vascos por el Mundo"

EITB Media

Joana Etxabe kazetariak Belgikako hiria eta inguruak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Joana Etxabe kazetaria Lovainan.

    Joana Etxabe kazetaria Lovainan.

"Vascos por el Mundo" saioak Lovainara bidaia egingo du gaur gauean, Flandriako hiririk ikusgarrienetako bat. Joana Etxabe kazetariak eta David Cruz kamerak Erdi Aroko hiri honen sekretuak ezagutuko dituzte Naroa, Iñaki, Leire eta Alberto euskaldunekin.

Hasteko, Lovainako unibertsitate ospetsua eta hiriko udaletxearen eraikin gotiko ikusgarria ezagutuko dituzte. Gainera, gertuko Amberes hirira ere joango dira, non Steen gaztelua eta hiria ospetsu bihurtu duten diamanteak ikusiko dituzten. Gainera, Dinant hiri txikia bisitatuko dute, Belgikako txokorik ederrenetako bat.

"Vascos por el Mundo" gaur izango a ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.