Itxi

telebista

22:30ean

'Tierra de Violencia' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de…" saioan

EITB Media

Programak, gainera, Penelope Cruz aktorearen ibilbidea errepasatuko du, nazioarteko aktorerik arraroenak ezagutuko ditu, eta haien edertasunaren ondorioz lan garrantzitsuak galdu dituzten Hollywoodeko izarren kasuak azalduko ditu.

  • 'Tierra de Violencia' pelikularen irudia

    'Tierra de Violencia' pelikularen irudia

"La Noche de…" saioak Tierra de Violencia (Never Grow Old, 2019) western ikusgarria estreinatuko du telebistan gaur gauean. Estatu Batuetako mugan kokatutako hiri bat bidelapurren eskuetan erortzen denean, Irlandako enpresari batek egoera bere mesederako aprobetxatuko du. Hala ere, indarkeria areagotzen doan heinean bere familia mehatxatu egingo dute. John Cusack, Emile Hirsch, Danny Webb eta Antonia Campbell-Hughesek osatzen dute aktore zerrenda.

Pelikularen emanaldiaren aurretik, Felix Linaresek zinemako izar ezagunen inguruko erreportajeak eskainiko ditu. Horien artean, berriz ere Oscar sarietan izendatuta dagoen Penelope Cruz aktorearen ibilbidea errepasatuko du; nazioarteko aktorerik arraroenak ezagutuko ditu, eta haien edertasunaren ondorioz lan garrantzitsuak galdu dituzten Hollywoodeko izarren bost kasu azalduko ditu.

"La Noche de… Tierra de Violencia" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.