telebista
22:30ean
Asier, gorrien arteko barne desadostasunak eta Nahia Atabeyen kapitaina, gaur gauean, "El Conquis"en
EITB Media
Patxi Alonsok aurkeztutako saioak abenturako azken kanporatua izango du gonbidatu, eta aurretik ikusi ez ditugun los Haitiseseko irudiak eskainiko ditu.
-
Asier, abenturako azken kanporatua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Asier izan da abenturako zortzigarren kanporatua, Atabey taldeko Leire eta Caminoren kontrako duelua galdu ondoren. Nesken aurrean, donostiarrak ez zuen koko bat bera ere lortu. Gaurko "El Conquis" debatean dueluan egindakoaz arituko da eta berarekin batera ikusiko dituzte Ibanen itzuleraren irudiak eta talde gorriaren erreakzioak, tartean, Andrea eta Urkorenak. Gainera, Yocachu taldearen eguneroko elkarbizitza aztertuko dute, barne desadostasunak hasi baitira mutilen taldean eta kamiseta gorridun beste kapitain bat ateratzen ari baitzaio Andreari.
Bestalde, urdinek janaria lortu dute, zazpi egunez jan gabe egon ondoren, eta kanpamendu aberatsean zoriontsu daude. Corocote estilora ospatu dute garaipena, tronpeta soinuekin lagunduta; Begoren adierazpenak entzungo dituzte saioan, bere taldeaz harro eta oso eskertuta.
Neskak, kontrara, kanpamendu pobrean sufritzen ari dira. Nola eragingo dio guzti honek Nahia kapitainari? Abentura hasi zenetik Nahiaren jarrera oso komentatua izan da. Lehen egunetik hasi zen protestatzen eta hainbatetan errepikatu du berak aurreko edizioan erakutsi beharrekoa erakutsi duela, eta aurten, taldea gidatzera etorri dela, eta ez lehiatzera. Guzti honi buruz hitz egiteko, Ion izango dute platoan, bere bikotea eta hamaseigarren edizioko lehiakidea.
Halaber, saioak ohiko konkistologoak izango ditu platoan, horien artean, David, Eneko, Eider, Mikel, Joana, Raúl, Durana eta Leire Juanes. Gainera, Oizerder Mayo eta Isma Pereira Gaztearen txokoan bilduko dituzte Conquis komunitatearen komentario guztiak.
"El Conquistador del Caribe", astelehen gaueko liderra
"El Conquistador del Caribe" berriz ere izan da asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru, % 21,5eko kuota eskuratuz. Halaber, Julian Iantzik eta David Secok aurkeztutako abentura realityak 237 000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.
Telebistako audientziaz gain, 14.400 pertsonak ikusi dute abenturaren zazpigarren atala streaming bidez. Gainera, #conquis7 traola joera izan da Twitterren, 2700 txiorekin, Estatu mailan lehen postua eskuratuz.