telebista
22:30ean
Lide, Atabey taldeko lehen kanporatua, gaur gauean, "El Conquis" saioan
EITB Media
Abentura irabazteko faboritoen artean zegoen donostiarra hartuko du gonbidatu platoan Patxi Alonsok gertatutakoa aztertzeko.
-
Lide Olivenza. Argazkia: EITB Media
Negar malkotan, gertatutakoa sinistu ezinka, abentura utzi zuen Lide Olivenza lehiakidea izango dute protagonista gaur "El Conquis" debatean. Abentura irabazteko faboritoetako bat zen donostiarra eta Atabey taldeko indartsuenetako bat. Luze eta zabal aztertuko du gonbidatuak gertatutakoa Patxi Alonsorekin.
Bestalde, Andreak bere burua dueluan parte hartzeko aurkeztu izana aztertuko dute. Horretarako, Pablo bere laguna egongo da platoan. Halaber, zenbait lehiakidek programa grabatzen ari diren lankideekin izango dituzten tentsio uneak erakutsiko dituzte.
Talde urdina kanpamendu aberatsean zein ondo dagoen erakusten dituzten irudiak ikustearekin batera, hurrengo inmunitate jokoaren nondik norakoak ezagutuko ditugu.
Abentura aztertzeko Eider, Eneko, David, Durana, Raúl, Sandra, Binbi eta Leire Juanes egongo dira platoan, eta ikus-entzuleen iritziak bilduko dituzte, ohi denez, Oizederrek eta Ismak Gazteako gunean.
Audientzia lidergoari eutsiz
"El Conquistador del Caribe" bere ordu-tartean liderra izan da beste behin, % 19,8ko audientzia-zatiarekin. Halaber, Julian Iantzik eta David Secok aurkeztutako saioak 312.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Horrez gain, 18.000 pertsonek ikusi zuten abenturaren zortzigarren atala streamingaren bidez eta #conquis8 traola joera izan zen Twitterren 2500 txio ingururekin.
"El Conquis" debatea asteazken gauero dugu ikusgai ETB2n eta eitb-eus-en, 22:30ean.