Itxi

telebista

Audientzia

Astelehenekoa "El Conquistador" saioaren inoizko atalik ikusiena izan da, % 30,6ko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Halaber, ETB2 eguneko telebista kanal liderra izan da Euskadin, % 13,8ko kuotarekin.

  • Yocachu taldeak irabazi zuen immunitate jokoa.

    Yocachu taldeak irabazi zuen immunitate jokoa.

Asteleheneko atala inoizko "El Conquistador del Caribe" saioaren atalik ikusiena izan da, 2021eko eta 2012ko finalek izandako audientziak bakarrik gaindituta. Saioak ordutegi nagusian lidergoa lortu du % 30,6ko audientzia-zatiarekin eta 272.000 ikus-entzulek bat egin dute emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, ETB2 eguneko telebista kanal liderra izan da Euskadin, % 13,8ko audientzia-zatiarekin.

Abenturako hamargarren atalak labirintoaren immunitate joko ikusgarria eskaini zuen eta Binbik, Arantxak eta Lobok kapitain lanetan aritu ziren estreinakoz. Arantxa eta Andrea ondo moldatu ziren eta labirintoaren proba irabazi zuten; Binbik, bere aldetik, beldurrei aurre egin zien nahiz eta Atabey taldea bigarren postuan geratu. Urdinak azkenak izan ziren, eta Begok medikuen arreta behar izan zuen bero kolpe baten ondoren. Amaitzeko, Andreak Unai eta Arrutiren kontrako duelua galdu zuen.

Estreinatu zenetik, astelehenero lortu du "El Conquistador del Caribe" saioak ordutegi nagusian lidergoa eta denboraldian, batez beste, % 22,9ko audientzia-zatia eta 304.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu.