telebista
23:15ean
'Tandem' dokumentalaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Dokumentalak Jaime Lafitaren balentria jasotzen du; Getxotik Bruselaraino, 1300 kilometroko ibilbidea egin zuen belaontzian eta bizikletan, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren ikerketa ikusarazteko eta sustatzeko.
-
Alboko Esklerosi Amiotrofikoa bistaratzea helburu du 'Tandem' dokumentalak
Gaur gauean, ETB2k Tandem dokumentala estreinatuko du 23:15ean. ELAdun gaixoa den Jaime Lafitak eta Diego bere semeak Getxotik Bruselara ELA ikusarazteko eta ikerketa sustatzeko egin zuten bidaia kontatzen du ikus-entzunezkoak.
2021eko ekainaren 11n, Jaime Lafitak eta dalecandELA elkarteak BrusELA desafioa abiatu zuten; 10 eguneko abentura itsasoz (190 milia Getxotik Arroxelara belaontzian) eta lurrez (900 kilometro Arroxelatik Bruselara).
Abentura bat eta helburu bikoitza. Alde batetik, ELA gaixotasunari ikusgarritasuna eman nahi zioten; izan ere sendabiderik gabeko gaixotasun neurodegeneratiboa da, eta mundu osoan milaka pertsonari eragiten die. Eta bestetik, Europako erakundeei gaixotasun horren ikerketan laguntza eta inbertsio handiagoa eskatu zuten.
Tandem dokumentala 23:15ean estreinatuko da ETB2n eta ondoren Nahieran-en izango da ikusgai.