Itxi

telebista

Apirilaren 11tik 22ra

"Atrapame Si Puedes" lehiaketak 2000 saio beteko ditu Aste Santuan

EITB Media

Apirilaren 11tik 22ra, Patxi Alonsok lehiaketatik pasa diren aurpegi ezagunenak bilduko ditu eta saioaren historiako momenturik onenak gogoratuko ditu.

  • "Atrápame Si Puedes" 2.000 saio.

    "Atrápame Si Puedes" 2.000 saio.

Patxi Alonsok aurkeztutako "Atrápame Si Puedes" lehiaketak zortzi denboraldi egin ditu Euskal Telebistan eta aste honetan 2.000 saio beteko ditu.

2014an estreinatu zenetik, Hostoil Produkzioak ekoiztetxeak EITBrentzat egiten duen saioak audientzia-datu bikainak izan ditu egunero. 2017an asteburuetako "Atrápame Finde" hasi zen, eta bertan parte hartzen duten "Conquis" familiako kideen eskutik audientziaren fideltasuna bermatu zuen. Saioak izan duen etengabeko hazkundeari esker, Estatuko gainontzeko telebista autonomikoetan lehiaketaren bertsio ezberdinak eskaintzen dira.

2.000 emanaldiak ospatzeko eta Aste Santua baliatuz, emozioz eta dibertsioz beteriko bi aste prestatu ditu "Atrápame Si Puedes"ek. Gazte talde bat izango dute lehen astean protagonista: zakua lortzekoa adina garrantzitsua ez dela erakutsi duten lehiakide "millenialak" izango dira. Pazko astean, berriz, lehiaketaren aurpegi ezagunenak bilduko ditu Patxi Alonsok platoan eta beraiekin lehiaketan bizitako momenturik onenak gogoratuko ditu.

Aste Santu eta Pazko asteetan "Atrápame Si Puedes" saio bereziak izango dira ikusgai, egunero, 14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.