Itxi

telebista

Txirrindularitza

Paris-Roubaix proba, 14:00etatik aurrera, ETBn eta eitb.eus-en, zuzenean

EITB Media

Txirrindularitza denboraldian bete-betean sartuta dago ETB: datozen probarik klasiko garrantzitsuenak, eta Italiako Giroa eta Frantziako Tourra zuzenean jarraitu ahal izango dira EITBko pantailetan.

  • Paris-Roubaix proba eskainiko da igandean.

    Paris-Roubaix proba eskainiko da igandean.Argazkia: EFE.

Txirrindularitza denboraldian bete-betean sartuta dago ETB1. Amaitu berri da Euskal Herriko Itzulia, eta, gaur, Paris-Roubaix proba gogorra ETBn eta eitb.eus-en jarraitzeko aukera izango da. 14:00etan hasita, Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna, Mikel Astarloza eta Markel Irizar txirrindulari ohiak lagun dituztela. Etapa amaitu orduko, platotik aztertuko dute etapa. ETB4n hasiko da emanaldia eta albistegiaren ondoren ETB1en jarraitu ahal izango da.

Paris-Roubaix lasterketaren ondotik, Flèche Wallonne (apirilak 20) eta Liége-Bastogne-Liége (apirilak 24) etorriko dira. Maiatzaren 6an, halaber, Budapesten hasi eta hilaren 29an Veronan amaituko den Italiako Giroari adi jarraituko diote ETB1ek eta eitb.eus-ek. "Ez Da Giro" programa gidatuko du egunero Fermin Aramendik ETB1en.

Maiatzaren 13tik 15era, Giroarekin bat eginez, emakumezkoen Itzulia Basque Country jokatuko da eta ETBk ere tartea egingo dio.

Ondoren, Critèrium du Dauphinè (ekainak 5-12) eta Suitzako Itzulia (ekainak 12-19) etorriko dira. 

Uztailean Frantziako Tourraren txanda izango da. Hilaren 1etik 24ra bitartean, lasterketaren zuzeneko kontakizuna egiteaz gain, "On Tour" saioan analisia egingo dute.

Behin Frantziako lasterketa amaituta, Donostiako Klasikoa (uztailak 30), Getxoko Sari Nagusia (uztailak 31), Burgosko Itzulia (abuztuak 2-6) eta Paris-Tours (irailak 10) proben gurpilean jarraituko du ETBk.