telebista
22:30ean
Arantxa eta Lobo kapitainak, eta Iratxe azken kanporatua, gaur gauean, "El Conquis"en
EITB Media
Arantxak eta Lobok abenturan bizitakoak gogoratuko dituzte eta Iratxek, dueluan gertatutakoa azalduko du.
-
Iratxe, abenturako azken kanporatua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaurko "El Conquis" saioak Lobo eta Arantxa kapitain ohiak izango ditu platoan, aurreko astean Binbiren bisita jaso ondoren. Loborekin abenturako bere momenturik onenak gogoratuko ditu Patxi Alonsok. Besteak beste, labirintoan izandako estreinaldi traketsa eta txerriaren immunitate proban egindako joko bikaina gogoratuko dituzte.
Arantxaren kasuan, bai Andrearekin zein Yocahu taldeko hainbat kiderekin izandako tentsio eta momenturik polemikoenak gogoratuko dituzte. Platoan, gainera, bere taldekide ohiekin topatuko da berriz ere.
Bestalde, abenturako azken kanporatua izango dute debatean, Iratxe. Atabey taldeko lehiakideak "zortzi"a galdu zuen dueluan eta probaren irudiak berriz ere eskainiko dituzte, benetan zer gertatu zen argi ikusteko. Iban, Pirris eta Nakor kanpamenduetara itzuli zireneko irudiak ere eskainiko ditu gaurko saioak.
Gainera, Los Haitisesera bidaia egingo dute kanpamenduen azken ordua jasotzeko. Euri zaparrada handia izan dute gauean eta kanpamendu pobrean eta oso pobrean nola moldatu diren erakutsiko dute. Gainera, datorren asteko immunitate jokoaren aurrerapena ere izango da ikusgai.
Astero bezala, Eneko, Eider, Durana, David, Manu, Leire Juanes, Raúl eta Ohiane konksitologoek abenturan gertatutako guztia komentatuko dute, eta Oizeder Mayok eta Isma Pereirak conquis komunitateari ahotsa emango diote Gaztearen txokoan. "El Conquis" asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ak aldera, ETB2n eta eitb.eus-en.
"El Conquistador del Caribe", astelehenetan audientzia-buru
Asteleheneko "El Conqusitador del Caribe" atala eguneko saiorik ikusiena izan da Euskadin eta, beste behin, ordutegi nagusian lidergoa lortu du, % 22,2ko audientzia-zatiarekin. Julian Iantzik eta David Secok aurkeztutako abenturak 264.000 ikus-entzule izan ditu Euskadin eta eragin eremuan.