Itxi

telebista

22:30ean

New Orleans, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Arantzazu Fuentes kazetaria eta Rubén Ruiz kamera Luisiana estatuko hiriburuaren magia ezagutuko dute bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Arantzazu Fuentes kazetaria New Orleansen.

    Arantzazu Fuentes kazetaria New Orleansen.

Aste honetako "Vascos por el Mundo" saioan, Arantzazu Fuentes kazetariak eta Rubén Ruiz kamerak Luisianako bihotzera egingo dute bidaia eta New Orleans hiria ezagutuko dute bertan bizi diren euskaldunen eskutik: Pili Couceiro, Cristina Ramos, Xavier Laurentino eta Ainhoa Alfaro.

Musika hiriaren DNAren parte garrantzitsua da, batez ere, jazzak eta estilo horren musikaririk ezagunenak, Louis Armstrongek, nazioarteko ospea ekarri diote hiriari. Bertako gastronomia ere oso berezia da eta dastatzeko aukera izango dute igandeko saioan.

Hiri ikusgarri honek 2005 urtean Katrina hurakanaren kolpe gogorra jaso zuen eta hamazazpi urte geroago, oraindik ere, nabariak dira hondamendi hark sortutako kalteak.

Hala ere, hiriaren momenturik ikusgarrienean egingo dute bisita: inauteri garaian, alegia.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.