Itxi

telebista

22:30ean

Urko futbolaria eta Camila Corocote ardi beltza, gaur gauean, "El Conquis" saioan

EITB Media

Gaur, gainera, publikoaren lehiakide gogokoena aukeratzeko bozketa martxan jarriko dute. Eztabaidan eta baita saioaren atarian ere, aurtengo sistemaren xehetasun guztiak azalduko dituzte.

  • Urko Vera eta Camila

    Urko Vera eta Camila. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Urko Verak, abentura utzi duen azken lehiakideak, "El Conquis" saioko platoa bisitatuko du, eta amore emateko arrazoien gainean mintzatuko da. Gainera, Arantxa kapitainarekin elkartzeko aukera izango du berriz ere eta Yocahu kideek bere erabakiari buruz zer iritzi duten jakingo du, orain arte ikusi gabeko irudi batzuei esker.

Gaueko bigarren protagonista Camila Redín izango dute, Corocotarren ardi beltza, alegia. Nafarrak bere burua eskaini zuen duelura joateko eta soka jokoa egokitu zitzaion. Hasiera batean, erronka horrek mesede egiten ziola bazirudien ere, lan bertikaletan aritzen baita, guztien harridurarako, arazo larriak izan zituen. Patxi Alonsoren galdera guztiei erantzungo die.

Bestalde, 2022ko ikus-entzuleen lehiakide gogokoena aukeratzeko bozketa sistema abian jarriko dute. Saioaren webgunean eta eztabaidan, aurtengo hautaketa prozesuaren xehetasun guztiak azalduko dituzte.

Asteleheneko "El Conquistador del Caribe" atala, berriz ere, eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Julian Iantzik eta David Secok aurkeztutako abenturak ordutegi nagusian lidergoa eskuratu zuen % 29,0ko audientzia-zatiarekin. Halaber, 287.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan eta denboraldiko atalik ikusiena izan zen. Sare sozialetako erabiltzaileek ere ikusmin handiz jarraitu zuten asteleheneko saioa eta #conquis15ETB traola joera izan zen Twitterren.